XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ISASONDO

ANDRA MARI.

Asiera eman giñion uri jai aberi 12'n Andra Mari besperan.

Idiazabal'ko txistulariak uriko dultzaineruak, eren biribilketa alaiakin aditzera eman zuten jaien asiera, ta andik aurrera, bigarren arrats-arte esate baterako etziraden ixildu.

Gazteak naiko dantza egiñak dirade, baita aitonak ere.

Txadon jaiak-ere ezdago zer esanik guenen mallakuak izandu dirade, oste aundiak jarraitu du elizkizun guztietara.

Udala (Ayuntamentua) dana juan ezdalako badira zerbait esanak, bañan jakin zazute Udala ez dagola txadoneko jaitara bazkun juaterik, Gipuzkoako Aldunak galerazia dagolako, ta arren esaten dizutet, txadonera ezgaitezala juan, zein juaten dan ta zein juaten ez dan ikustera, ta iñoren egintzak maxiatutzera, ori Fariseuen egitekua data.

AURRESKUAK.

- Luze ta bikañak, atera dituzte uriko gaztiak, bai gizasemiak ta bai emakumiak.

Abek emakumiak.

Andra Mari bigarrenian amaikatako dantza deritzen zaiyona atera zuten ta ez arropuztuta, ezbada apaltasun aundi batian, ta txistularien ondoren zeira plazara ateratzian, askok Aitaren arrituta egitentzuten.

Bañan ezda arritutzeko, Isasondo'n lenago ere atera izandu, da, badira uriak urtero erri-jaietan ateratzen dutenak.

Aurreskua naiz gizonezkuak ta naiz emakumezkuak atera, ondo ta bear dan begiramenarekin atera ezkeroz ondo dago, ta urrengo urtien ere atera Jaungoikoaren aurka oben egiteko kezkarik gabe.

UARA

- Andereño bati bere eskumuturrian zemakian, katezko ustaya galdu zaiyo.

Kate onek lau buru antzera egitendu.

Iñork argitu badu ekarri Batzokira, ta bere saria emango zayo.

ORI BELTZA.

- Il onen amalauko goizean Eleizako onespenak artu ondoren Jaunaren Besoetan bere azarnasa eman ondoren betiraunderako ludi au utzi zuan.

Beitia deritzaiyon basetxeko nagusi zara zan Elizegi'tar Joseba Andonik bere bizitzako 77 urte zituanian.

G. B.

Guztiz elizkoia zan bere bizitzako egunetan, ta bere gogoaldez egin diraden elizkizunetan alaxe azaldu da, bada uri guztiak jarraitu diyo.

Bere sendia egun abetan guztiz atsekabetua arkitzen da, ta guk-ere laguntzen dizutegu atsekabe oiek arintzen.

IDAZLE BERIA

- Xirika, aitortzen dezun bezela aspaldian ixilik egon zerade, bañan bizi zeradela azaldu dezu izen ordekuari dijoakion bezela.

¿Mutil zar, eskontzeko ere denborarik ez degulako beraz e? Bapo ziyok.

Ez estutu, Luis Donea'ri iñoiz edo berriz autsak kendu, ta bere ikurriña ibiltzeko orlako batzuek bear ditu, ta jarraitu XIRIKA, iñori miñik emangabe sarri-sarri idazten.

Murumendi.